Bizkargi eskolako biolin ikasleen entzunaldia bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien

Pertsona bat biolina jotzen. (Freepik)

Guztira, 11 ikaslek parte hartuko dute emanaldian, eta horiek beste horrenbeste abesti eskainiko dituzte jendaurrean. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta herritar orok izango du doan hura jarraitzeko aukera. 

Bizkargi musika eta dantza eskolako biolin ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Entzunaldi horretan ikasleen lana, ilusioa eta ahalegina erakusteko aukera izango dute herritarrek. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta partaideek hainbat estilotako piezak joko dituzte, denak ere konposatzaile ezagunenak.

Musikaz beteriko giro atsegin eta hurbilean, herritarrek biolinaren doinuak zuzenean entzuteko eta musika-esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera izango dute, hala. Guztira, 11 ikaslek parte hartuko dute hitzorduan, eta horiek beste horrenbeste abesti eskainiko dituzte jendaurrean. Hona hemen etziko entzunaldiaren egitaraua: 

  • Mariam Zaidani: Café con Hielo (Alfaras)
  • Alazne Azkune: Minuet 2 (J. S. Bach)
  • Eriet Ruiz: Minuet 1 (J. S. Bach)
  • Nahikari Mera: Air (Haendel)
  • Maddi Larrañaga: Concertino in G (Nikolic)
  • Maren Tobar: Hornpipe from Water Music (Haendel)
  • Iratxe Nieva: Gavotte (Becquer)
  • Ainhize Subinas: Concertino Nº 34 (Rieding)
  • Ane Arriola: Concertino Nº5 (Seitz)
  • Aitor Azkoitia: Concertino Nº 34 (Rieding)
  • Oihan Elortza: Concertino Nº2 (Huber)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide