Laikoa izatea zer den eta haren egitekoak zein diren azaldu ditu Ion Arrutik parrokian

Andoni Elduaien

Arruti, atzo, parrokian azalpenak ematen. (Utzitakoa)

Hitzaldiaren izenburuak dioen moduan, laikoa izatea zer den, haren egitekoak elizan nahiz munduan zein diren azalduko ditu Arrutik, atzo bezala, gaurko eta osteguneko hitzorduetan.

Eskola katolikoetan irakaskuntzako gotzain ordezkaria den Ion Arrutik aste honetan Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko Parrokian eskainiko dituzte hiru hitzaldietako lehena aurkeztu zuen atzo, astelehena. 

Garizumari lotutako hitzaldiak antolatu ditu Azkoitiko parrokiako taldeak, eta atzoko hitzorduaz gain, gaur, asteartea, eta etzi, osteguna, egingo ditu aurkezpenak, 19:00etan hasita. Laikoaren nortasuna eta misioa elizan nahiz munduan hitzaldiak eskainiko ditu hark.

Hitzaldiaren izenburuak dioen moduan, laikoa izatea zer den, haren egitekoak elizan nahiz munduan zein diren azalduko ditu Arrutik, atzo bezala, gaurko eta osteguneko hitzorduetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide