Korrika ikasleen begietatik

Erredakzioa

Ikastetxeak prest daude 24. Korrikara batzeko. Ikasleek hainbat marrazki egin dituzte AEK-k eta Gukak sustatuta.

Azkoitiko ikastetxeetako, Xabier Munibe eta Floreagako, 9 eta 12 urte bitarteko ikasleak Korrikaren inguruan hausnartzen hasiak dira jada, eta AEK-k eta Gukak elkarlanean erronka bat prestatu diete. “Zer etortzen zaizue burura Korrika hitza entzunda?” galderatik abiatuta, ikasleek Korrikaren inguruko marrazkiak landu dituzte aurreko astean zehar.

Parte hartu duten ikasle guztien artean Korrikako produktuak zozkatuko dituzte AEK-k eta Gukak.

Ikasleen marrazki guztiak ikusgai daude argazki bilduman.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide