Haurrentzako Hoppers eta helduentzako Amarga navidad zein The chronology of water filmak emango dituzte Baztartxo antzokian, larunbatean hasi eta asteartera arte. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute. Helduei zuzendutako Amarga Navidad, aldiz, hiru aldiz botako dute larunbatean, igandean eta astelehenean: larunbatean eta igandean 19:30ean; eta astelehenean, 20:00etan. Era berean, zineforum saioa eskainiko du Matadeixe Zinetogram taldeak The Chronology of Water filmarekin, asteartean 20:00etan.
Hoppers filmean Mabel gazteak bere burua kastore robot batean bihurtuko du animalien erreinuan infiltratzeko helburuarekin. Azkenean, errege-kastore baten, Jorge erregearen, lagun egingo da, eta animaliak batuko ditu higiezin sustatzaile baten planen aurka borrokatzeko.
Amarga Navidad filmean Elsari, publizitate-zuzendari bati, ama hil zaio abenduko zubi luze batean. Lanean babesa aurkitzen du, han aurkituko baitu benetan aurrera egiteko ihesa. Gelditu gabe egiten du lan, eta konturatu gabe, ez dio bere buruari dolua egiteko behar adina denbora emango. Halako batean, ikara krisi batek gelditzera eta atseden hartzera behartuko du Elsa. Bere bikotekidea, Bonifacio, bere salbazioa da krisi garai horietan. Elsak Lanzarote uhartera bidaiatzea erabakiko du, bere lagun Patriciarekin. Hark ere Madrildik aldentzeko beharra du, eta, bitartean, Bonifacio hirian geratuko da.
The Chronology of Water filmean Lidia Yuknavitch idazleak, gehiegikeriek eta adikzioek markatutako haurtzaro eta gaztaro baten ondoren, salbazioa aurkitu zuen literaturan eta igeriketan. Eta, azkenean, maistra, ama eta idazle arrakastatsu bat bihurtu zen.