Bizkargi musika eta dantza eskolako saxofoi ikasleek emanaldia eskainiko dute etzi, asteartea, Elkarguneko Oteiza aretoan. Entzunaldi horretan ikasleek ikasturtean zehar landutako lana erakusteko aukera izango dute. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta partaideek hainbat estilotako piezak joko dituzte. Guztira, zortzi ikaslek parte hartuko dute hitzorduan, eta horiek beste horrenbeste abesti eskainiko dituzte jendaurrean.
Hona hemen etziko entzunaldiaren egitaraua:
- Maialen Larrañaga (Carnival in Serto - F. van Gorp)
- Unax Larrañaga (First Shuffle - F. van Gorp)
- June Rojo (Inspector Swop - F. van Gorp)
- Izaro Larrañaga (Foxtrot - P. Harris)
- Iñaki Arzalluz (Amazin Grace - J. Newton)
- Ane Korta (Sonata L'Italienne - N. Chedeville)
- Bingen Aranbarri (Blues 2 - B. Mintzer)
- Oihane Calderon (Final Coutndown - J. Tempest)