Gaur, martxoak 21, jokatuko dute 33. Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdia. Azkoitiko Julio Urkixo etorbideko 40. zenbakiaren atarian izango du irteera lasterketak, eta Azpeitiko Loiolako Ignazio hiribidean amaituko da, Hotel Loiolaren aurrean. Ordea, eta lasterketak turismorako "erakargarritasuna eta potentziala" duela ikusita, bisita gidatua egin dute goizean Loiola inguruan, Loiola Turismoarekin elkarlanean.
Azkoitia-Azpeitia probaren inguruko xehetasunak azaldu ez ezik, inguruotako ondarea erakutsi dute bertan. Ander Ugarte aritu da bisitan parte hartu dutenei azalpenak ematen. Loiolako Turismo Bulegoaren paretik abiatuta, aurrena Diego Garciaren eskulturara joan dira bisitariak, eta han Azkoitiko korrikalari ezagunaren historia eta ibilbidea ezagutu dituzte parte hartzaileek. Ondoren, Loiolako santutegira ere hurbildu dira. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen lasterketa bera eta bi herrietako historioak ezagutzeko parada ezin hobea izan dute bisitariek.
