Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) hainbat ekintza egingo ditu bihar, ostirala, herrian. Hiru hitzordu antolatu dituzte orotara, goizez eta arratsaldez gauzatzeko. Goizari ekiteko, 11:00etan mural bat margotuko dute Julio Urkixo etorbidean zabalik izan zen Lidl supermerkatu zaharraren hormetako batean.
Arratsaldean egingo dituzte gainerako ekintzak: 17:00etan, batetik, 6 eta 16 urte bitartekoentzako skate ikastaroa egingo dute Goiko Losan. Skatean trebatzeko aukera izango dute haurrek eta gazteek ordubete inguruz; antolatzaileek adierazi dute kaskoa eramatean nahitaezkoa izango dela saioan parte hartzeko. 18:00etan, bestetik, DJen emanaldia izango da, hura ere Goiko Losa pilotalekuan.
AGAk azken asteetan gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu, eta biharkoa ere asmo horiek gauzatze aldera antolatu dituzte.