'Torrente presidente' eta 'Chirp, Honey Hillseko ikertzailea' filmen txanda, Baztartxon

Andoni Elduaien

'Torrente presidente' filmaren irudietako bat. (Fotogramas)

Larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute 'Torrente presidente' filma. Haurrei zuzendutako igandeko emanaldian, berriz, euskarazko film bat emango dute: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filma.

Helduentzako Torrente presidente eta haurrentzako Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian. Torrente presidente filma larunbatean nahiz igandean 19:30ean eskainiko dute, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Torrente presidente filmean, Jose Luis Torrente protagonistak Espainiako heroi izatea du xede, nahiz eta ez izan horretarako gai. Politikan sartzeko asmo garbia erakutsiko du oraingoan, eta bere estilo arrunt, demagogiko eta burutaziotsuarekin betearekin, alderdi populista baten buruzagi bihurtzea lortuko du. 

Haurrentzako Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmean, bestalde, Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakutsiko baitute Urrezko Erlauntza mitikoa. Baina festa baino lehenago, erlikia hori desagertu egingo da, eta biztanle guztiek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibeari laguntzen ari den urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta Honey Hillsen bake egoera sortu arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide