M-17 greba orokorra

Grebaren eragina nabaria da egunaren lehen orduetan

Aitziber Arzallus

Kontseilu Sozialistak deituta, hainbat herritar 08:30ean elkartu dira anbulatorio aurrean, eta herrian barrena ibili dira zabalik ziren negozioetako langileei eta herritarrei greba egiteko arrazoiak azaltzen.

Martxoaren 17a da gaur, greba eguna Hego Euskal Herrian, eta Azkoitian ere nabaria da horren eragina egunaren lehen orduetan. Langile askok uko egin diote lanera joateari eta enpresa askotako ateak ez dituzte zabaldu ere egin, baina lanean ari zirenek piketeen bisita izan dute goizean. Kontseilu Sozialistak deituta, 08:30ean elkartu dira anbulatorio aurrean, eta herrian barrena ibili dira zabalik ziren negozioetako langileei eta herritarrei greba egiteko arrazoiak azaltzen. 09:30ean gosaldu egin dute liburutegiaren atarian, eta ondoren, 10:00etan, Donostiako manifestaziora abiatu dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide