Ingurune karstikoei buruzko hitzaldia eskainiko du Inma Mugertzak etzi

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 16a

'Ingurune karstikoak, zaindu beharreko altxorrak' izenpean, solasaldia eskainiko du hidrogeologoak Elkargunean, Urola Bizirik natur taldearen eskutik. 

Urola Bizirik natur taldeak ingurune karstikoei buruzko hitzaldia antolatu du etzirako. Inma Mugertza hidrogeologoak eta Lurpea Garbia elkarteko kideak eskainiko du solasaldia Elkarguneko Oteiza aretoan (19:00), Ingurune karstikoak, zaindu beharreko altxorrak izenpean. 

Besteak beste, akuiferoak izango ditu hizketagai Mugertzak etziko solasaldian, eta horiek ingurumenean duten garrantzia azpimarratuko du hark. Izenburuak dioen moduan, ezkutuan eta lur azpian dauden "altxorrez" arituko da hura luze eta zabal hizketan, horiek babesteko deia egitearekin batera. 

Errezil Bizirik plataformak antolatutako Sua eta ura ingurumen hitzaldien barruan ere eskaini zuen saioa Mugertzak joan zen urrian, eta horren harira Gukak elkarrizketa egin zion hidrogeologoari. Hemen irakur daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide