Adrian Zelaia Ekai Center-eko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen herenegun, astelehena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitiko Parrokiak antolatuta aritu zen Zelaia Azkoitian, eta besteak beste, Mendebaldeko krisialdia izan zuen mintzagai. Zehazki, Mendebaldeko geopolitika, zientzia eta kultura gaiak aztertu zituen hark. Herritar ugari bildu zen Elkargunean, Ekai Center-eko zuzendariaren solasaldia bertatik bertara entzutera.
Bestalde, Azkoitiko Parrokiak Arantzazura erromesaldia egingo du hil honen 28an, larunbatez, Erramu Egunaren bezperan. Arantzazuko santutegira joateko bailara mailako autobusa antolatu du parrokiako taldeak, eta hara garraio horretan joan nahi duenak eman dezake dagoeneko izena. Parrokiako sakristian edo Kale Nagusiko Aranbarri drogerian eman beharko da izena datozen egunetan.