M-17 greba orokorra

Grebaren jarraipena egingo du bihar Gukak

Guka 2026ko martxoaren 16a

Biharko grebaren aldarrikapena jasotzen duen kartel bat.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ez du bihar Guka egunkaria kaleratuko, eta halaber, grebari lotutako edukiak soilik argitaratuko ditu webguneetan.

Biharko grebara deitu du gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian. Zehazki, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabakitzea eta soldata hori 1.500 eurokoa izan dadila aldarrikatzeko egin dute deialdia ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek.

Greba tarteko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ez du bihar Guka egunkaria kaleratuko. Halaber, grebari lotutako edukiak soilik argitaratuko ditu webguneetan. Hain zuzen ere, grebaren bueltan eskualdean antolatutako mobilizazioen berri emango du hedabideak bihar egun osoan zehar.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide