Taldez Talde egitasmoaren 25. urteurreneko emanaldia eskainiko dute igandean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 13a

Bizkargi eskolako ikasleak, iaz Kontzejupean eskainitako emanaldian. (Aitziber Arzallus)

25. urteurrena beteko du aurten egitasmoak, eta hori hala, igandean emanaldi bateratua eskainiko dute hainbat eragilek: Bizkargi musika eskolako ikasleek, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak parte hartuko dute kontzertuan. 12:30ean hasiko da emanaldia.

Taldez-talde egitasmoaren 25. urteurrena ospatuko dute igandean, Baztartxo antzokian. Kontzejupea martxoko hiru igandetan musika, dantza eta abestiekin jantzi ohi duen egitasmoa Baztartxon egingo dute aurten, eta gainera, emanaldi bakar batean. Urteurren borobila modu horretan ospatzea erabaki dute aurten antolatzaileek. Hori hala, 12:30ean hasiko da Bizkargi musika eskolako ikasleek, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak eskainiko duten emanaldia.

Antolatzaileek "elkarlanean" prestatu dute emanaldia, eta "berezia" izango da. "Kontzertua elkarrekin egindako lanaren eta urte hauetan guztietan sortutako musikaren ospakizuna izango da", azaldu dute haiek. Guztira, zortzi abesti eskainiko dituzte, eta dagoeneko ezagutarazi dituzte zein izango diren horiek: LoretxoaMendian gora haritzaItsasoa gara, Erre zenituzten, Toyland Suite, Lantzeko zortzikoa, Afrika eta Ilargi berriak.

Emanaldia irekia eta doakoa izango da, eta hori hala, herritar orok gozatu ahal izango du kontzertuaz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide