Adrian Zelaia Ekai Center-eko zuzendariak hitzaldia eskainiko du bihar, astelehena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitiko Parrokiak antolatu du biharko hitzordua, eta Zelaiak Mendebaldeko krisialdia izango du hizpide; zehazki, geopolitika, zientzia eta kultura gaiak aztertuko ditu. 19:00etan hasiko da hitzaldia.