Bizkargi eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 11

Pertsona bat pianoa jotzen. (Freepik)

18:30ean hasiko da emanaldia, eta guztira, hemeretzi ikaslek parte hartuko dute saioan. Horiek guztiek askotariko piano doinuak plazaratuko dituzte. Entzunaldia doakoa eta irekia da herritar guztientzat.

Bizkargi musika eskolako piano ikasleek kontzertua eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean. Guztira, hemeretzi piano ikaslek parte hartuko dute biharko entzunaldian, eta haiek askotariko doinuak eskainiko dituzte, hala nola Gavotte, La feria, Beauty and the Beast eta Demons. Emanaldia doakoa eta irekia izango da herritar guztientzat.

Hona hemen biharko entzunaldiaren egitaraua:

  • Lia Aldalur (Gavotte)
  • Izadi Urrutia (La feria)
  • Laia Calvo (Alicita)
  • Inge Sudupe (Lavanda azul)
  • June Sotil (Bailando el minuet)
  • Izaro Lersundi (Preludio en La M)
  • Elene Sudupe (Tarantella)
  • Irati Altuna (Valentia en el mar)
  • Malen Mendizabal (Old German Dance)
  • Jule Zubizarreta (Caravana de camellos)
  • Mikel Rodriguez (Our Last Waltz)
  • Mara Aranbarri (Can-can)
  • Laiene Urkia (Beauty and the Beast)
  • Lia Arregi (Sonatina nº 6 – Andante)
  • Ane Peña (Preludio en Re M)
  • Larraitz Urkia (Die With a Smile)
  • Ane Arriola (Demons)
  • Malen Etxaniz eta Eva de la Fuente (Rosas)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide