Martxoko hirugarren osteguna jai eguna izanda, Isilune Zirkuluko antolatzaileek astebete aurreratu dute hil honetako hitzordua. Horrenbestez, bihar elkartuko dira herritarrak plazan, eta hainbat herritarrek deituta bi ostegunez behin Palestinaren alde egiten duten ekimenarekin batera gauzatuko dute oraingoan elkarretaratzea; beraz, 20:00etan izan beharrean, 19:00etan izango da hil honetako Isilune Zirkulua.
Loiolako Migrazio Taldea arduratuko da biharko Isilune Zirkulua prestatzeaz. Hain zuzen, Israel eta AEBak "elkarlanean" gauzatzen ari diren "genozidioa eta garbiketa etnikoa" salatuko dute. Era berean, "gobernu genozidek" nazioarteko legeen "babesik gabe" Iranen aurka hasi berri duten "gerra bidegabea" ere gaitzetsiko dute biharko mobilizazioan. Ohi bezala, plazan elkartuko dira, eta zirkuluak eginez adieraziko dute "ankerkeria" horiek ez dutela "justifikaziorik".