Azkarateko errepidean bi zati egonkortzeko proiektua onartu du aldundiak

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 10a

Mendatearen gainaldean egingo ditu lanak erakundeak, errepidearen egonkortasuna bermatzeko eta zirkulazioaren segurtasuna indartzeko. 726.440 euroko bideratuko ditu proiektura. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur iragarri du Azkarateko GI-3321 errepidearen bi zati egonkortzeko proiektua onartu duela. Aldundiak mendatearen gainaldean egingo ditu lanak 726.440 euroko inbertsioarekin, eta obrak noiz hasiko diren zehaztu ez badu ere, aurreratu du lau hilabete iraungo dutela obrek. 

Aldundiaren arabera, Azkarateko lurraren ezegonkortasuna bi puntutan zuzenduko da. "Puntu batzuetan lurra hondoratu eta mugitu egin da, eta, beraz, beharrezkoa da lanak egitea errepidearen egonkortasuna bermatzeko eta zirkulazioaren segurtasuna indartzeko", adierazi du Irune Berasaluze foru bozeramaileak. Horrekin batera, lurzorua berritu eta drainatuko ditu erakundeak, baita arekak berritu ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide