24. Korrikan lekukoa eramateko aukera zozkatuko du Herrixenek

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 9a

23. Korrikako irabazleak, lekukoa eskuetan dutela. (AEK)

Zozketan parte hartzeko, herriko saltokietan erosketak egin, eta horietan adierazitako txartelak norbere datuekin bete beharko dira. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 19a izango da.

24. Korrikan lekukoa eramateko aukera zozkatuko du Herrixenek. Martxoaren 28an, larunbatez, igaroko da euskararen aldeko egitasmoa Azkoititik, eta azken urteetan bezala, herriko merkatari elkarteari egokitzen zaion kilometro zatian lekukoa eraman ahal izango dute herritarrek.

Zozketan parte hartzeko, herriko saltokietan erosketak egin, eta horietan adierazitako txartelak norbere datuekin bete beharko dira. Nolanahi ere, Korrikako materialaren hiru sorta ere zozkatuko ditu Herrixenek. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 19a, osteguna, izango da. Zozketa hilaren 29an egingo du merkatari elkarteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide