Garaipenarekin hasi du Gorka Etxanizek 55. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa

Andoni Elduaien

Etxaniz, ezkerrean, saria jaso zuen unean. (Hiru Txirlo Txapelketa)

Azkoitiarrak sei txirlo bota zituen, eta bat gutxiago Arkaitz Rodriguezek, Enara Montielek eta Alex Camposek.

Gorka Etxaniz Floreaga taldeko bolari azkoitiarrak garaipena eskuratu du 55. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren lehen jardunaldian. Herenegun, zapatua, Elgoibarko (Gipuzkoa) San Pedro bolatokian zabaldu zuten txapelketa, eta bolari azkoitiarra izan zen onena, lehian parte hartu zuten 70 lagunen artean. 

Etxanizek Asola Berri taldeko bolariak izan zituen lehiakide garaipena eskuratzeko bidean. Azkoitiarrak sei txirlo bota zituen, eta bat gutxiago Arkaitz Rodriguezek, Enara Montielek eta Alex Camposek. Aldiz, bi txirlo gutxiago bota zituzten Xabier Loiolak (San Migel) eta Ganix Rodriguezek (Asola Berri). 

Datorren asteburuan jokatuko dute bigarren jardunaldia, Leitz Gatzagako (Gipuzkoa) bolatokian (17:00). Txapelketak, guztira, hamar jardunaldi izango ditu, eta Azkoitiko Floreagan jokatuko dute azkena, maiatzaren 30ean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide