Haurrei zuzendutako Como cabras eta helduentzako ¡La novia! filmak emango dituzte Baztartxo antzokian, igandean eta astelehenean. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute, eta helduei zuzendutako ¡La novia! igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.
Como cabras filmeko protagonista da Will, amets handiak dituen ahuntz txikia, eta aukera paregabea du profesionalekin batera rugball kirolean jokatzea eskaintzen diotenean. Intentsitate handiko kirola da, mistoa eta erabateko kontaktua duena, munduko animalia azkarrenek eta basatienek menderatzen dutena. Willen taldekide berriek ez dute gogoko taldean ahuntz bat izatea, baina Will prest azalduko da kirola goitik behera aldatzeko eta txikiek ere jolasten dakitela frogatzeko.
¡La novia! filma, bestalde, 30eko hamarkadako Chicagon kokatzen da. Frankensteinek bikotekide bat sortzeko laguntza eskatuko dio Euphronius doktoreari; eraildako emakume bati bizia emango diote, baina horrek hainbat eragin izango ditu: maitasun istorio bat, poliziaren interesa eta aldaketa sozial erradikala.