Txulue pilota elkarteak antolatuta, Pilotari Eguna ospatuko dute datorren ekainaren 13an, eta gizonen zein emakumeen bi eta erdiko banakako nahiz binakako txapelketen finalak jokatuko dituzte egun horretan Kontzejupean.
Aurreko asteetan hasiko dira txapelketako partidak, eta antolatzaileek dagoeneko zabaldu dute horietan parte hartzeko izen ematea. Apirilaren 6ra bitartean, Dean eta Tta-kun tabernetan dauden orrietan eman dezakete izena pilotariek. Txapelketetan parte hartzeko, ezinbestekoa da 16 urtetik gora izatea.