Odol ateraldiak egingo dituzte etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 7a

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte odol ateraldiak etzi, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan daudela eta.

Etzi, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Otsaileko bigarren hitzordua izango da astelehenekoa, eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak; 16:30etik 20:30era arituko dira erizainak herritarren odola biltzen.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Odola ematen hasi nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Osakidetzak odola emateko eskatu die herritarrei, zenbait odol motaren erreserbak maila baxuan baitaude. 

Otsailaren 23an egin zituzten otsaileko bigarren odol ateraldiak, eta orduan, 90 odol poltsa bildu zituzten elkartekoek. Asteleheneko hitzorduaren ondoren, hurrengo odol ateraldiak martxoaren 30ean egingo dituzte. Egun horretan, ordea, goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak: 09:30etik 13:30era egingo dituzte goizez, eta 16:30etik 20:30era arratsaldez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide