Plaza Ondo jubilatuen elkarteak zapatuan egingo du urteko batzar orokorra

Andoni Elduaien

Elkarteak Elkargunean egin zuen iaz ere batzarra. (Plaza Ondo)

Elkarguneko Oteiza aretoan egingo du herriko jubilatuen elkarteak aurtengo asanblada orokorra. 10:30ean eta 11:30ean egingo dituzte bilerak. 

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datorren zapatuan, martxoak 7, egingo du aurtengo urteko batzar orokorra. Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute bilkura; lehen deialdiko bilera 10:30ean hasiko da, eta bigarrena, 11:30ean. 

Ohi bezala, iazko ekintzen inguruan arituko dira batzordeko kideak, baita iazko diru kontuez ere. Era berean, aurtengo urterako prestatu duten ekintza plana aurkeztea, aurrekontua onartzea, eta kuota zehaztea izango dituzte xede. Batzarraren amaieran, bazkideek zalantzak argitzeko galderak egiteko tartea izango dute. Elkarteak bazkideei dei egin die batzarrean parte har dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide