Zubiaurre igeriketa klubak antolatutako benjaminen txapelketa bat tarteko, etzi, zapatua, itxita egongo da Elkarguneko igerilekua hango erabiltzaileentzat; soilik txapelketan parte hartu behar duten haurrek izango dute uretara sartzeko aukera. Hain justu, 14:00etatik 20:00etara bitartean egongo da itxita igerilekua.