ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek dute deituta martxoaren 17rako greba orokorra, non Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde egingo duten. Gutxieneko soldata 1.500 eurora igotzea, eta orain artekotik kopuru horretara arteko diferentzia Hego Euskal Herriko gobernuek jartzea eskatzeko joko dute grebara.
LGS hemen erabaki lelopean irtengo dira langileak Euskal Herriko hiri eta herrietara hilaren 17an. Eguna gerturatzen ari dela eta, Azkoitiko greba batzordeak laugarren batzar irekia egingo du etzi, osteguna, Elkarguneko Floreaga aretoan, 18:30ean hasita.