M-17 greba orokorra

Greba orokorra prestatzeko asanblada egingo du etzi EHKSk

Ane Olaizola

EHKSko kide bat, martxoaren 17ko grebako kartelarekin. (EHKS)

Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitua duen greba orokorrera batu da Euskal Herriko Kontseilu Sozialista ere, "ezinbestekoa" baiteritzo "langile klasearen borroka hedatzea eta sozialismoaren eroale" bilakatzea. Azkoitian, Elkargunean batzartuko dira, 18:30ean. 

Hego Euskal Herrian martxoaren 17rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko asanblada deitu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak etzirako Azkoitian; 18:30ean bilduko dira, Elkargunean. 

Izan ere, Euskal Herrian gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde deitua duten greba orokorrera batu da EHKS ere. Haren esanetan, "ezinbestekoa" da "langile klasearen borroka hedatzea eta sozialismoaren eroale" bilakatzea, bizi eta lan baldintzen "okertze orokortua" gertatzen ari den testuinguru honetan. 

EHKSk gebari buruzko irakurketa plazaratu berri du, eta horren inguruko azalpenak ere emango dituzte etziko saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide