'Ninja a cuadros', 'Los miserables. El origen' eta 'The president's cake' filmak ikusgai Baztartxon

Aroa Zamora 2026ko martxoaren 4a

'The president's cake' filmeko irudi bat. (Sony Pictures Classics)

Zapatuan ez dute filmik emango Baztartxon, Segunda convocatoria antzezlana taularatuko baitute antzokian, 19:00etan hasita. 

Haurrentzat Ninja a cuadros eta helduentzat Los miserables. El origen zein The president's cake filmak emango dituzte Baztartxo antzokian, igandean, astelehenean eta asteartean. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute, eta helduei zuzendutako Los miserables. El origen igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Era berean, The president's cake filmarekin zineforum saioa eskainiko du Matadeixe Zinetogram taldeak asteartean, 20:00etan. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, baina euskarazko azpidatziekin. 

Ninja a cuadros filmean ninja bat nerabe batekin elkartuko da, tokiko fabrika batean esplotatutako haur baten heriotzagatik mendeku hartzeko.

Los miserables. El origen filma 1815. urtean kokatzen da. Jean Valjean espetxetik irtengo da, lur jota, eta denek arbuiatuta. Noraezean, apaiz baten, haren arrebaren eta haren zerbitzariaren etxean aurkituko du babesa. Laguntza horren aurrean, Valjeanek zalantza egingo du, eta gau horretan nor izan nahi duen aukeratu beharko du. 

The president's cake filmak Sadam Husein presidentearen menpe dagoen Irakera eramango du ikuslea; egunero borroka egiten duen zigorren pean dagoen herrialdean biziraungo duen jendea ikusiko da. Lamiak, bederatzi urteko neskato batek, bere argitasuna erabili beharko du presidentearen urtebetetzea ospatu ahal izateko tartaren osagaiak derrigor bil ditzan. Bestela, ondorioak pairatu beharko ditu: kartzela edo heriotza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide