Emeterio eta Zeledonio eguna ospatuko dute bihar Martirietan

Andoni Elduaien

Martirietako baselizan egindako meza bat. (Andoni Elduaien)

Mezaren ondoren, hamaiketakoa egiteko aukera izango da Martirietako Bentan.

Bihar, martxoak 3, Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatuko dute Martirieta auzoan. 11:00etan, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute hango baselizan. Segidan, hamaiketakoa egiteko aukera izango da Martirietako Bentan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide