Abaro Jentilzubi koba espeleologia eginez zeharkatu dute hainbat mendizalek

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 2a

Dimako (Bizkaia) Indusi auzoan dagoen Abaro Jentilzubi koban egin zuten espeleologia zeharkaldia hainbat herritarrek, Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteeran. Guztira, lau-bost orduko ibilaldia egin zuten.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, espeleologia irteera egin zuten herenegun, zapatua. Dimako (Bizkaia) Indusi auzoan dagoen Abaro Jentilzubi kobara egin zuten txangoa mendizaleek, Indusi zona karstikora jo zuten, hain justu.

20 minutuko bide bat eginda, kobaren sarreraraino joan ziren mendizaleak, beste kobazulo batzuk bisitatu eta naturarekin gozatzen zuten bitartean. Jentilzubiko arkutik igaro ondoren, Aslor haitzuloa ikusi zuten aurrena irteerako partaideek, eta aurrerago, Baltzolako koba.

Era berean, arroila-jaitsieren eta espeleologiaren arteko nahasketa ere eskaintzen du zeharkaldiak, eta hori hala, bi rappel jaitsiera egiteko aukera eskaini zieten mendizaleei: bat airetik, hormak ukitu gabe, eta bestea, zenbait eskudel zeharkatuta. Urkiolako Parke Naturaleko galeria handienetako bat aurkitu zuten mendizaleek: Jentilzubiko arroila handia, formazio multzo txikiz betea. Katazuloetan ere sartu ziren mendizaleak, harik eta Jentilzubiko haitzulotik irten arte. Han amaitu zen haientzat haitzen arteko ibilaldia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide