Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte martxoan zehar aretoan emango dituzten filmak. Guztira, hamabi film ikusteko aukera izango da herriko antzokian, helduentzako zazpi eta haurrentzako bost. Gaur, igandea, emango dituzte kategoria bakoitzetik bana: haurrentzako Baba Yaga eta sorginkerien liburua (17:00) eta helduentzako Greenland 2 (19:30) ikusi ahal izango dira –bihar ere bai, 20:00etan–.
Martxoko lehen asteburuaren ondotik, beste hamar film emango dituzte hil honetan. Helduentzako film komertzialen artean daude Los miserables, ¡La novia!, Torrente, presidente eta Amarga Navidad emango dituzte. Aldiz, Matadero Ekintzaken Zinetogram taldeak The president's cake eta The cronology of water filmen zineforum saioak egingo ditu. Haurrentzako filmen artean, bestalde, Ninja a cuadros, Como cabras, Chirp, el investigador de Honey Hills eta Hoppers izango dira aukeran.
Hona hemen martxoan Baztartxon eskainiko dituzten filmen zerrenda:
- Martxoak 1: haurrentzako Baba Yaga eta sorginkerien liburua filma.
- Martxoak 1 eta 2: Greenland 2 filma.
- Martxoak 8: haurrentzako Ninja a cuadros filma.
- Martxoak 8 eta 9: Los miserables filma.
- Martxoak 10: The president's cake filmaren zineforuma.
- Martxoak 15: haurrentzako Como cabras filma.
- Martxoak 15 eta 16: ¡La novia! filma.
- Martxoak 21, 22 eta 23: Torrente, presidente filma.
- Martxoak 22: haurrentzako Chirp, el investigador de Honey Hills filma.
- Martxoak 28, 29 eta 30: Amarga Navidad filma.
- Martxoak 29: haurrentzako Hoppers filma.
- Martxoak 31: The cronology of water filmaren zineforuma.