Final zortzirenetako kanporaketekin hasiko da bihar AGAren I. Pala Txapelketa

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 25a

Aurrenekoz jokatuko dute AGAren pala txapelketa. (Guka)

Guztira, hamasei bikote mistok eman dute izena lehian. Bihar eta etzi artean final zortzirenetako kanporaketa partidak jokatuko dituzte. Finala, berriz, martxoaren 14an, larunbatez, jokatuko dute, AGAk antolatutako Kirol Egunak egitasmoaren barruan. 

Bihar, osteguna, abiatuko dute Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako binakako I. Pala Txapelketa. Otsailean eta martxoan zehar jokatuko dituzte partidak, eta, hain justu, bihar eta etzi artean jokatuko dituzte sailkapeneko partidak herriko plazako Goiko Losa pilotalekuan.

Guztira, hamasei bikote mistok eman dute izena, eta horiek final zortzirenetako kanporaketak jokatuko dituzte datozen bi egunetan; izan ere, txapelketa barruko partida guztiak ostegunez eta ostiralez jokatuko dituzte. Finala, berriz, martxoaren 14an, larunbatez, jokatuko dute. Hain justu, AGAk Kirol Egunak antolatu ditu asteburu horretarako, eta egun horien barruan jokatuko dute AGAren I. Pala Txapelketaren lehia nagusia. 

Hona hemen final zortzirenetako kanporaketa partidak: 

Bihar, osteguna:

  • Leire Mendizabal eta Mikel Mendizabal - Haitz Munizzio eta Garazi Zabaleta
  • Naiara Garmendia eta Beñat Garmendia - Eneko Sarasua eta Enara Salgado
  • Aimar Urzelai eta Alba Urzelai - Jakes Gostin eta Ane Epelde
  • Sara Bastida eta Mitxel Alkorta - Odei Irigoien eta Ihintza Imaz

Etzi, ostirala:

  • Iñigo Uria eta Clara Izagirre - Aitor Bastarrika eta Irati Azpiazu
  • Eider Azpiazu eta Jon Alkorta - Haitz Lasarobaster eta Uritz Azkue
  • Markel Hidalgo eta Maddi Agirre - Ekaitz Albert eta Nora Bastarrika
  • Diana Soares eta Jokin Altuna - Aitor Errazkin eta Nora Unanue

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide