Haurrentzako Baba Yaga eta sorginkerien liburua eta helduentzako Greenland 2 filmak emango dituzte Baztartxon, igandean eta astelehenean. Igandean, haurrei zuzendutakoa emango dute 17:00etan, eta helduena 19:30ean. Astelehenean, berriz, Greenland 2 soilik emango dute, 20:00etan.
Baba Yaga eta sorginkerien liburua filmean, maitagarrien ipuinen erresuma bateko txabola txiki batean, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina araoak egiteko bere sorgin liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari.
Greenland 2 helduentzako filmak, bestalde, kometa baten erorketaren ondorioz munduaren amaieran biziraun zuen Jeff Garrityren istorioa berreskuratu du. Jeffek, bere emaztearekin eta semearekin batera, bost urtez salbu mantendu dituen bunkerra uztea erabakiko du, Europan bizitzeko modukoa izango den eremu bat bilatzeko.