Boxeoan eta K-1ean trebatu dira hainbat gazte Goiko Losan

Mailo Oiarzabal

AGAk antolatutako borroka kirolen gaurko saioa. (AGA)

AGAk antolatutako bigarren entrenamendu saio irekia egin dute goizean. Gaztetxearen aldeko aldarriarekin borobildu dute hitzordua.

Goiko Losa ring bilakatu dute gaur goizean, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako boxeo eta K-1 entrenamenduarekin.

Urte hasieran Elkargunean egin zutenaren ondoren, aire zabalean aritzeko gonbita egina zuen oraingoan AGAk, eta hamasei neska-mutilek erantzun diote deialdiari. Borroka kiroletan trebatzeaz gain, gaztetxearen aldeko pankartarekin argazkia atera dute gaurko saioko parte hartzaileek.

(Argazkiak: AGA)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide