Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak artile bilketa egingo du uztailaren 1ean, asteazkenez, Azpeitiko Lapatxen. Urola Kostako herrietako artzainek izango dute han artilea emateko aukera.
Ohi bezala, doan eskainiko dute bilketa zerbitzua, baina horretarako, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Izen emateko azken eguna martxoaren 13a, ostirala, izango da. 943-11 21 73 telefono zenbakira deituta edo lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita eman behar da izena.