Martxoaren 8a

Martxoaren 8aren harira lehen komitea egingo du Itaiak bihar

Ane Olaizola

Itaiaren saio bat, artxiboko irudian. (Itaia)

Martxoaren 8ari buruzko panel informatiboak apainduko dituzte etzi egingo duten bilkuran, gero kalean jartzeko. Martxoaren 6an, bigarren komitea egingo dute. 

Martxoaren 8aren harira hainbat ekintza egingo ditu Azkoitiko Itaia antolakundeak herrian, eta aurrenekoa izango da egun hori prestatzen hasteko baliatuko duten komitea. Etzi elkartuko dira Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan 11:00etan, eta han, Martxoaren 8ari buruzko panel informatiboak apainduko dituzte guztien artean, ondoren kalera eramateko. 

Beste komite bat ere egingo dute martxoaren 6an, Elkargunean (18:00etan). Orduan, film labur bat ikusteko eta emakumeen errealitateaz hitz egiteko tartea hartuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide