AGAk boxeo eta K1 kirolen entrenamendua antolatu du zapaturako

Andoni Elduaien

Zenbait lagun, urtarrilean Elkargunean egindako saioan. (AGA)

Goiko Losan egingo dute saioa, eta parte hartu nahi dutenek hara joan beharko dute; oraingo honetan ez da aurrez izenik eman beharko. AGAk parte hartzaileei eskatu die bakoitzak bere eskularruak eta bandak eramateko. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendu saioa egingo dute datorren zapatuan, hilak 21, herriko plazan dagoen Goiko Losa pilotalekuan; 11:00etan hasiko dute lan saioa. Urte honen hasieran egin zuten aurreneko entrenamendua Elkargunean, eta orain, kalera aterako dira bigarren saioa egitera.

Gazte asanbladakoek azaldu dutenez, maila guztietara doitutako saioa egingo dute. Saioa irekia izango da herritar guztientzat, eta materiala ere parte hartzaileen eskura jarriko dute. Nolanahi ere, asanbladak partaideei eskatu die eskularruak eta bandak bakoitzak bereak eramateko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide