Ane Larrañagak irabazi du Iraurgi Saskibaloiaren aurtengo zozketa. Azkoiti-Azpeitiko taldeak duela bi aste egin zuen zozketa Biele ISBren eta Reina Proteinas Clavijo taldearen arteko partidan, eta atzo, asteartea, jakinarazi zuen klubak irabazlearen izena; Ane Larrañagak egingo du bidaia AEBetara.
15.966 zenbakiari egokitu zitzaion Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi taldeak antolatutako aurtengo zozketako saria. Hori hala, Larrañagak bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du New Yorkera, baita NBAko partida bat zuzenean ikusteko aukera ere.