Inauteriak 2026

'Mendi erromeriak Azkoitian' eta 'Amuteko Damie' taldeek irabazi dute mozorro lehiaketa

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 15a

Guztira hemezortzi taldek eta zazpi tabernak parte hartu zuten lehiaketan. Epaimahaiak saridunak aukeratzen "lan zaila" izan zuela nabarmendu zuen. 

Atzo, larunbata, inauterietako egun handia izan zen Azkoitian, eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera izan zen herriko kaleetan. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina festa giro politean igaro zuten eguna herritarrek. Kalean mozorrotuta zebiltzan taldeetako batzuk Azkoitiko Udalak antolatutako mozorro lehiaketan parte hartu zuten, eta Mendi erromeriak Azkoitian eta Amuteko Damie taldeek jaso zituzten lehiaketako aurreneko sariak. Tabernei zuzendutako lehiaketa, berriz, Koxka tabernak irabazi zuen.

Iluntzeko 21:00etan banatu zituen mozorro lehiaketako sariak Azkoitiko Udalak, herriko plazan. Orotara bederatzi taldek parte hartu zuten hamar lagunetik gorako taldeen lehiaketan, beste bederatzik talde txikietakoan, eta herriko zazpi tabernak tabernetakoan. Epaimahaiak adierazi zuen sarituak aukeratzeko "lan zaila" izan zuela, eta udalak herritarrei eskertu zien eguraldiak lagundu ez arren, han izatea.

Hona hemen mozorro lehiaketan saritutakoen zerrenda:

- Talde handietan:
1. saria:  Mendi erromeriak Azkoitian
2. saria: San Andresak
3. saria: Ostirel Santue

- Talde txikietan:
1. saria: Amuteko damie
2. saria: Antxintxike makalin
3. saria: Akelarre

- Ondoen apaindutako taberna: Koxka, San Valentin gaiarengatik.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide