Inauterietako egun handia da gaur Azkoitian, eta mozorro festan murgilduta dago herria. Poliki-poliki joan dira kaleak betetzen, eta aterkipean bada ere, eguerdirako jende ugari bildu da kalean. Adin guztietako herritarrak mozorrotu dira, eta herrian ez da kolorerik falta.
Hala ere, txistulariek eta musika bandako nahiz banda txikiko kideek bertan behera utzi behar izan dituzte eguerdirako aurreikusita zituzten kalejirak, euria geratu ere egiten ez zela ikusita.
Arratsaldean eta gauean ere ez da festarik faltako Azkoitian. Hona hemen gaurko egunerako udalak prestatu dituen hitzorduak:
- 18:30-21:00. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
- 19:00etatik aurrera. Mozorro eta ondoen apaindutako tabernen lehiaketen hasiera.
- 21:00. Mozorro lehiaketako sari banaketa ekitaldia, herriko plazan.
- 22:30-00:00. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, herriko plazan.