Inauteriak 2026

Giro aparta, Elkarguneko mozorro festan

Iraia Oteiza

12 eta 17 urte bitarteko gazteek Elkargunean jarraitu zuten inauteriak ospatzen atzo iluntzean, Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuekin. Gazteria sailak banakako, taldekako eta giro onena jarri zuten mozorro taldeak saritu zituen. 

Gauargi taldearen frontoiko dantzaldiaren ostean, festarekin jarraitzeko aukera izan zuten 12 eta 17 urte bitarteko gazteek. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan jarraitu zuten horiek karnabalak ospatzen 21:30etik 23:30era, Xabi Fest DJ azkoitiarraren erritmora.

Era guztietako mozorroak jantzita ibili ziren gazteak, batzuk taldean mozorrotuta, eta besteak, banaka. Ohi bezala, Azkoitiko Gazteria sailak sariak banatu zituen: banakako nahiz taldekako mozorro onenak eta giro onena jarri zuen mozorroa saritu zituzten. Giro apartean igaro zuten gaua herriko nerabeek. 

(Argazkiak: Artxamendi topalekua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide