Sei urteren ostean, martxan da berriz Plaza Ondo elkartearen egoitzan dagoen ostalaritza gunea. Itziar Sudupe eta haren seme Julen Ruizek "ilusioz" hartu dute jubilatuen tabernaren ardura, eta edariak, pintxoak, ogitartekoak zein errazioak eskainiko dituzte han, beste betebehar batzuk egitearekin batera. Atzo inauguratu zuten gunea, eta herritar asko bertaratu zen jabe berriak agurtzera eta tabernan eskaini zituzten edari nahiz pintxoak dastatzera.