Inauteriak 2026

Jendez blai, Azkoitia Gukaren photocall-a

Erredakzioa

Gukak photocall-a jarri zuen atzo Azkoitiko plazan iaz bezala, eta herritar ugari igaro zen gunetik argazkia ateratzera. Honako bilduma honetan aurkituko dituzte herritarrek beraien argazkiak.

Gukak bigarren aldiz jarri zuen atzo photocall-a Azkoitian, eta herritarrek egundoko erantzuna eman zioten hedabide honen ekimenari; arrakastatsua izan zen azkoitiarren parte hartzea. Jende asko animatu zen Gukaren izena zeraman panelaren aurrean jarri eta argazkia ateratzera. Festa eguna igarota, Azkoitia Gukak ikusgai jarri ditu argazki guztiak.

Orain, herritarren txanda da. Gukaren photocall-ean argazkia atera zutenek, Instagram stories-etara igotzen badute irudia @azkoitiaguka aipatuz, Errigora sorta baten zozketan sartuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide