65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Bizipoza eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileek txokolate-jana eginda ospatu dute gaur, ostirala, Ostiral Mehe eguna. Inauteri giroan, zabaldu berri den jubilatuen tabernan elkartu dira erabiltzaileak, eta mozorroak soinean, giro ederrean igaro dute goiza.
Gainera, udal ordezkarien bisita izan dute erabiltzaileek. Ana Azkoitia alkatea eta Sonia Vazquez nahiz Marijose Arregi zinegotzia egon dira goizean haiekin batera. Kanpoko euri zaparradari, barruak goxo-goxo betez eta umorez egin die aurre. Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak ere bidelagun izan dituzte, beste behin. Haiek ere mozorrotuta gerturatu dira gaur adinekoengana.