10, 20 eta 50 euroko erosketa bonuak banatuko ditu Herrixenek datozen asteetan

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 16a

Pertsona bat erosketak eginda. (Pixabay)

Martxoaren 15era bitartean erosketak Herrixen merkatari elkartearen barruko saltokietan egiten dituztenen artean banatuko dituzte bonuak.

Herrixen merkatari elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan, herritarrek erosketak saltoki txikietan egin ditzaten sustatzeko. Hori hala, datozen asteetan 10, 20 eta 50 euroko erosketa bonuak banatuko ditu herriko merkatari elkarteak. 

Azkoitia txartelarekin erosketak ordaintzen dituzten herritarrek izango dute bonu horiek eskuratzeko aukera martxoaren 15era bitartean. Betiere, erosketak Herrixen elkartearen barruan dauden saltokietan eginez gero jaso jaso izango dituzte bonuak herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide