Inauteriak 2026

Azkoitia Gukak 'photocall'-a jarriko du karnabaletan

Erredakzioa 2026ko otsailaren 12a

Larunbat arratsaldean, 19:00etatik 21:00etara jarriko du Gukak photocall-a Azkoitiko plazan. Han argazkia ateratzen dutenek Errigoraren kaxa bat lortzeko aukera izango dute.

Gukak photocall-a jarriko du karnabaletan Azkoitiko plazan, eta herritar guztiek izango dute han argazkia ateratzeko aukera. Gukako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta hurrengo egunean ikusgai egongo dira webgune honetan, igandean alegia.

Aurten, ordea, berrikuntza batekin dator photocall-a. Han argazkia atera eta hori Instagram-eko stories-etara @azkoitiaguka aipatuz igotzen duten guztien artean Errigoraren saski bat zozkatuko du Gukak. Argazki hori Gukaren webgunetik hartzeko aukera izango dute bazkideek, eta bestela, argazkia bakoitzak bere gailuarekin ateratzeko aukera ere egongo da. Kontu itxia dutenek, berriz, pantaila irudi bat bidali beharko dute Instagrameko zuzeneko mezu bidez. Ostiralean, otsailaren 20an, jakinaraziko du Gukak irabazlearen izena.

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Gukaren photocall-ean!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide