Inauteriak 2026

Mozorrotuta egin dute gaurko ibilaldia Pasira egitasmoko kideek

Andoni Elduaien

Pasira egitasmoko kideak, gaur, liburutegiaren ondoan. (Udala)

Ostegun Gizen eguna dela eta, gaurko ibilaldian parte hartu duten zenbait herritar mozorrotuta ibili dira kalean.

Ostegun Gizen eguna dela baliatuta, Pasira egitasmoko erabiltzaileak inauterietan murgildu dira gaur. Beste ostegunen aldean desberdina izan da haientzat gaurkoa; izan ere, koloretako mozorroak, txapelak eta ileordeak jantzita, mozorrotuta, egin dute gaurko ibilaldia.

San Jose egoitzako zenbait egoiliar ere batu dira haien festara, eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek lagunduta, festa giroan igaro dute goiza. Kantuan eta hamaiketakoa eginez borobildu dute juntadizoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide