Estimulazio kognitiboari buruzko hitzaldia antolatu du Azkoitiko Babes Sareak

Ane Olaizola

Miren Etxeberria Group osasun zentroko psikologoek eskainiko dute solasaldia etzi, Elkargunean. 

Azkoitiko Babes Sareak udalaren babesarekin antolatutako hitzaldia izango da etzi: Nola landu estimulazio kognitiboa izenburupean, Miren Etxeberria Group osasun zentroko hiru psikologok emango dituzte horretarako gakoak: Klara Zubizarretak, Alazne Zendoiak eta Miren Etxeberriak, hain zuzen. 

Asteazkenean, 18:30ean izango da hitzaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide