Haurrentzako Evolution eta helduentzako Tres adioses zein Valor sentimental filmak emango dituzte Baztartxo antzokian, igandean, astelehenean eta asteartean. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute; eta helduei zuzendutako Tres adioses filma igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Era berean, Valor sentimental filmarekin zineforum saioa eskainiko du Matadeixe Zinetogram taldeak asteartean, 20:00etan.
Evolution filmean, substantzia estralurtar batek Zoeren DNA bere maskotenarekin nahasiko du, eta neska basati batek gauzatutako animalia azkarren talde bat sortuko du.
Bestalde, itxuraz garrantzirik gabeko eztabaida baten ondoren banantzen den bikote bati buruzko istorioa kontatzen du Tres adioses filmak. Antonio, etorkizun oparoa duen chef bat, sukaldean babestuko da; Marta, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasiko da: apetitua galdu du... eta ez da maitasun ezagatik soilik. Osasun arazo bat duela jakiten duenean, ustekabeko bira emango du guztiak: janaria hobeagoa dago, musika inoiz ez bezala heltzen zaio eta desirak beldurrik gabe bizitzeko gogoa pizten dio.
Valor sentimental filmak, berriz, honako sinopsia du: ama hil ondoren, Nora eta Agnes ahizpek Gustav Borg aitarekin topo egiten dute berriro. Izen handiko zinema zuzendari beteranoa da Borg, eta antzerkiko aktore den bere alaba Norak rol bat joka dezan eskaini dio bere hurrengo filmerako. Norak errefusatu egingo du eta laster jakingo du paper hori Hollywoodeko izar gazte eta sutsu bati eman diola.