Xirriquiteularen 'Laika' obraz gozatu dute haur eta helduek

Ane Olaizola

Laika antzezlana, atzo, Baztartxon. (Utzitakoa)

Lurraren inguruan orbitatu zuen lehen izaki bizidunaren bizitzan oinarritutako sorkuntza lanaz gozatu zuten Baztartxon elkartu ziren dozenaka herritarrek atzo arratsaldean. 

Xirriquiteula Bartzelonako antzerki konpainiak Laika antzezlana taularatu zuen atzo arratsaldean Baztartxo antzokian, eta hura bete zuten haur zein helduek benetako gertakarietan oinarritutako istorioaz gozatzeko aukera izan zuten. Izan ere, Lurraren inguruan orbitatu zuen lehen izaki bizidunaren historia du oinarri kontakizunak, baina errealitatea eta fikzioa nahastuta. 

2018an sortu zuen obra Xirriquiteula konpainiak, eta ordutik 500 emanaldi inguru eskaini ditu nazioartean. Eskuratu dituen sariak ere ugariak dira —MAX haur, gazte edo familientzako ikuskizunik onenaren saria jaso zuen 2021ean—, eta jatorrizko antzezlana hamabi hizkuntzatara egokituta dago, tartean euskarara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide