Gaztetxeen funtzioan arreta jarriz ekin diete Urola Erdiko gazte asanbladen topaketei

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 7a

Topaketei hasiera eman dien hitzaldia, Kontzejupean. (Ane Olaizola)

Azkoitian elkartu dira horko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladetako kideak, eta aurretik duten egun luzeari hasiera emateko, hitzaldia eskaini dute Kontzejupean. Ondoren, bazkaria, bakarrizketa, pilota ikuskizuna zein musika saioak izango dira, besteak beste. 

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako hainbat gaztek bat egin dute gaur, beste urte batez Urola Erdiko gazte asanbladen topaketak ari direlako ospatzen. Aurten, Azkoitian elkartu dira gazteak, eta egunari hasiera emateko solasaldia izan dute Kontzejupean; hain zuzen, Zergatik gaztetxe bat? galderaren pean askotariko ertzak jorratu dituzte udaletxe azpian elkartutako dozenaka lagunek. 

Hausnarketa politikorako eta eztabaidarako espazioa sortu nahi izan dute antolatzaileek hitzaldiarekin, eta ondoren, ekintza informalagoek hartuko dute tartea. Honako egitaraua du topaketak: 

 

  • 13:00. Karropoteoa.
  • 14:30. Bazkaria, Ikurrinaren Plazan.
  • 16:00. Umore bakarrizketa, Asier K-ren eskutik, Kontzejupean.
  • 17:00. Pilota ikuskizuna, Goiko Losan.
  • 19:00. Eraldatzen, Derrunbe eta Min taldeen kontzertuak, Kontzejupean.
  • 23:00. Disko jartzaileen saioak, Hika tabernan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide